HURBILAGO elkarteak, Usurbilgo txokorik eder eta berezienen argazki lehiaketa antolatu du; helburua, Usurbilen egindako argazki bilduma ahalik eta ederrena osatu eta herriko denda eta establezimenduetan erakusgai ipintzea izango da.
AGINAGA SAGARDOTEGIA
- 943 366710 / 943 370668
- www.aginagasagardotegia.com
- info@aginagasagardotegia.com
- Sagardotegiko menua: Bakailao-tortilla, bakailaoa piper berdeekin, eta parrillan egindako txuleta. Sagardoa, txotxetik, urte guztian zehar. Euskal sukaldaritza tradizionala eta ikatz-parrillan erretako arraina. 300 lagunentzako tokia. Aparkalekua eta haur-parkea.
- Ordutegia: 13:30-16:00 / 20:00-00:00 Atseden-eguna: Astelehena


AITZAGA TABERNA
- Irazu Kalea 12
- 943 111909
- 2012ko irailean ateak ireki zituenetik, honako eskaintza topa dezakezue Aitzaga Tabernan: Plater konbinatuak, razioak, ogitartekoak, kazolatxoak, zizka-mizkak... Asteburuetan, pintxo eta plater konbinatu bereziak dastatzeko aukera. Uda sasoian, terraza ere badute, frontoiaren pare-parean. Asteburuetan, gau-giro polita.
- Ordutegia: 13:00-23:00. Asteburuetan, 02:00ak arte irekita. Atseden-eguna: Astelehena
.jpg)

AIZPURUA OKINDEGIA
- Kale Nagusia 35
- 943 361220
- Aizpurua Okindegiak 100 urte inguruko ibilbidea du. Itziarren aitonak -Nazario Aizpuruak- ireki zuen. Fraisoron ikasi omen zuen ofizioa, eta Jorgek -haren semeak- eman zion jarraipena negozioari. Aginaga eta Orio artean dute obradorea. Eskaintza: Ogiak eta opilak. Beste produktu batzuk: Prentsa, gozokiak, arrautzak, hestebeteak, kontserbak, etab.
- Ordutegia (astelehenetik larunbatera): 6:30-14:00 / 17:00-20:00. Igandea: 6:30-14:00


ALDAMU KONPONKETAK
- Irazu Kalea 2
- 943 372795
- 1986an hasi zen Benito Vidal oinetakoak konpontzen. Takoi-zolak momentuan jartzen ditu. Kremailerak, aldiz, egunean bertan. Zapatak konpontzeaz gain, giltzen kopiak ere egiten dituzte Aldamun.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:00 / 16:15-20:00. Larunbata: 9:00-13:00


ALKARTASUNA USURBILGO BASERRITARREN KOOPERATIBA
- Atallu Industrialdea 26
- 943 361114
- www.alkartasunausurbil.com
- alkartasuna@usurbil.com
- 2008an 100 urte bete zituen Alkartasuna Kooperatibak. 300 m² dituen dendan, bertako produktuak saltzen dituzte: Elikagai ekologikoak, lanabesak, maskoten elikadura eta zainketarako beharrezkoak, sagardogintzarako tresnak, etab. Produktu ekologikoetan aukera zabala: Jakiak, haziak, ongarriak, margoak... Gasolioa preziorik onenean.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:00 / 16:00-19:30. Larunbata: 9:00-13:00


ALMACEN DEL MUEBLE DE AGINAGA
- ERRASTI PABILOIAK, Estrata kalea 4
- 943369359
- poltronova@hotmail.com


ANE ILE-APAINDEGIA
- Gure Pakea Elkartea. Artzabal Baserria (1. solairua). Puntapax Kalea 8
- 626 603 600
- Ane Loidi ile-apaintzailea eta bere lantaldea bi lokaletan aritzen dira: Ostegun, ostiral eta larunbatetan, Artzabal Baserriko 1. solairuan topatuko dituzue. Ostiral eta larunbatetan, gainera, Arrate Jubilatuen Elkartean (Aginagan) aritzen dira. Etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute. Jubilatu eta pentsiodunentzat prezio bereziak.
- Ordutegia (Gure Pakea Elkartea - Artzabal): Osteguna: 9:00-13:00 / 15:00-19:30. Ostirala: 9:00-19:30. Larunbata: 9:00-14:00. Oharra: Asteazken goizetan, bizargina aritzen da.

ARGILAN ETXERAKO TRESNAK
- Kontseju Zarra Kalea 13
- 943 361380
- argilantienda@euskalnet.net
- 50 urte inguruko ibilbidea du Argilan enpresak. Etxerako tresnak (garbigailuak, labeak, kafe-makinak, sukalderako tresneria, telebistak...) eta oparitarako produktuak (lanparak, baxerak...) saltzen dituzte. Sukaldeko altzarien aurrekontuak egiten dira.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:30-13:00 / 17:00-20:00. Larunbata: 9:30-13:00

ARRUTI HARATEGIA
- Kale Nagusia 10
- 943 370481
- 1982. urtean ireki zuten, Arrutitarrek, Kale Nagusiko harategia. Bertako haragia eta etxean elaboratutako produktuak eskaintzen dituzte. Bitxikeria: Mercero aparejadoreak sinatutako zeramika eder bat dute erakusgai harategiaren ezkerreko horman.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 8:30-13:30 / 17:00-20:00. Larunbata 8:30-13:30


ARTZABAL TABERNA - JATETXEA
- Puntapax Kalea 8
- 943 369139
- www.artzabaljatetxea.com
- sutxikia@gmail.com
- XVIII. mendeko baserrian kokatua. 2012an eraberritua. Eskaintza zabala: Eguneko menua (10 + 1 doan), karta, plater konbinatuak, ogitartekoak, tostak, pintxoak... Jangela (65 lagun) eta portxea (30 lagun). Ostegunetan, 18:30etatik aurrera, pintxo-potea. Haurrekin joateko toki aproposa: Berdegune zabala, 30 m inguruko tirolina, etab.
- Egunero irekita asteazken arratsaldetan izan ezik. Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-00:00. Asteburuetan: 10:00-01:00. Atseden-eguna: Asteazken arratsaldea


ATXEGA JAUREGIA JATETXEA
- Aitzezarra Kalea 1 (Zumartegi Industrialdea)
- 943 371150 / 943 362142
- www.atxegajauregia.com
- atxega@atxegajauregia.com
- 2000. urtean ireki zenetik, Mikel Garmendiak zuzentzen ditu Atxega Jauregiko sukaldeak. Jatetxean, 100 lagunentzako tokia dute; kafetegian, berriz, 70 inguru sartzen dira. Eguneko menua (jatetxean: 17,50 euro / kafetegian: 13,30 euro), karta, plater konbinatuak, pintxoak... Ospakizunetarako aproposa. Afariak ere ematen dira. Aparkalekua eta lorategiak inguruan.
- Jatetxeko ordutegia - Kafetegiko ordutegia: 9:00etatik aurrera zabalik . Atseden-eguna: Igande gaua eta astelehen gaua


BARATZE PRODUKTU EKOLOGIKOAK
- Kale Nagusia 10
- 669 344 176
- baratzedenda@gmail.com
- 2012ko urrian ekin zion, Baratzek, bere ibilbideari. 'Bio' etiketadun produktuak. Fruta eta barazkiak, lekaleak -soltean-, pasta, galletak, kafea, txokolatea, jogurtak, zukuak, olioa, ardoa, etab. Jaki makrobiotikoak. Gomendioak: Usurbilgo arrautzak eta sagardoa. Beste produktu batzuk: Xaboia, kosmetika, pixoihalak... Gabonetako saskiak prestatzen dituzte.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:30-13:30 / 17:00-20:00. Larunbata


BIXEN ILE-APAINDEGIA
- Irazu Kalea 2
- 943 372844
- 1985. urtean ireki zuten, Bixen eta Belen Beloki ahizpek, Irazu Kaleko ile-apaindegia. Gizon zein emakumeentzako ile-apaindegia da, eta solariuma ere badute. Profesionaltasuna eta bezeroarekiko gertutasuna dituzte beren alde.
- Ordutegia (asteartetik ostegunera): 9:00-12:30 / 16:00-19:00. Ostirala: 9:00-19:00. Larunbata: 8:00-13:00. Atseden-eguna: Astelehena

BORDATXO TABERNA
- Zubiaurrenea Kalea 5
- 943 371042
- paulinoibargoyen@gmail.com
- Plater konbinatuak, ogitartekoetan aukera zabala, pintxoak... Gomendioak: Kroketak eta haragi egosia. Primerako urdaiazpikoa. Herriko kaxkoan bertan dago Bordatxo: 4 mahai (barruan) eta terraza estalia (14 mahai) ditu. Partida egunetan, giro polita. Hiru telebista-pantaila dituzte; horietako bat terrazara begira.
- Ordutegia: 7:00-23:00. Igandea: 8:00-23:00. Udan, 01:00ak arte irekita. Egunero irekita


ELEXPE ILE-APAINDEGIA
- Muna Lurra Kalea 12
- 943 370462
- 16 urte daramatza Maria Jesus Elexpek, ile-apaindegi misto honetan, usurbildarren orrazkerak apaintzen. Ohiko zerbitzuez gain, honakoak eskaintzen ditu: Betileen tindaketa eta permanentea. Zutikako eta etzandako solariuma ere badute.
- Ordutegia (asteartetik ostegunera): 10:00-13:00 / 16:00-19:30. Ostirala: 10:00-19:30. Larunbata: 8:00-15:00. Atseden-eguna: Astelehena

ENAR ESTETIKA
- Muna Lurra Kalea 2
- 943 571680
- enarestetica@hotmail.com
- Duela 5 urte hartu zuen Josefa Gonzalezek Enar Estetikaren gidaritza. Gizon zein emakumeen edertasunaz eta ongizateaz arduratzen den estetika zentro honetan, honakoak eskaintzen dituzte: Aurpegiko zein gorputzeko tratamenduak, depilazio eta fotodepilazio zerbitzua, etab.
- Ordutegia (astelehenetik ostegunera): 9:30-13:30 / 14:30-19:00. Ostirala: 9:30-19:00. Atseden-eguna: Larunbata

EROSKI CITY
- Kale Nagusia 2
- 943 361182
- Kale Nagusiko Eroski City supermerkatuak 15 urte daramatza usurbildarren zerbitzura. 200 m² dituen gune honetan, denetarik topatuko duzu: Elikagai freskoak eta ontziratuak, edariak, drogeriako produktuak, etab.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:30 / 17:00-20:00. Larunbata: 9:00-13:30


ERRAZKIN BIZIKLETAK
- KALE NAGUSIA 5, BEHEA, 2
- 943-576379
- errazkinbizikletak@gmail.com


ESNAOLA JANARI-DENDA
- Maiz-Enea Etxea. Santuenea auzoa 38
- 943 361050
- 48 urte daramatzate Esnaolatarrek usurbildarren sukaldeak hornitzen. Bertako elikagaiak (barazkiak, lekaleak, etab.), edariak, kontserbak, esnekiak, drogeriako produktuak... Fruta-denda eta harategi gisa ere funtzionatzen du.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 8:00-13:00 / 17:00-19:30. Larunbata: 8:00-13:00


ESNAOLA LURRIN-DENDA
- Zubiaurrenea Kalea 3
- 943 362555
- Mari Karmen Esnaolak 70. hamarkadaren erdialdean ireki zuen bere abizena daraman lurrin-denda. Gizon zein emakumeentzako lurrinak, kosmetika-gaiak eta osagarriak saltzen dituzte bertan. Phyris, Keenwell edota Skin Yoga etxeetako produktuak dituzte, besteak beste.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:00 / 16:30-20:00. Larunbata: 9:00-13:00


GARAIKO FRUTADENDA
- Bizkarre kalea 1
- intxur555@gmail.com


IMANOL TXAPARTEGI HARATEGIA
- Elutx Kalea 7 (Aginaga)
- 943 361907
- 1997an ireki zuen Imanol Txapartegik Elutx Kaleko harategia. Bertako okela saltzen du, batik bat. Gomendioak: Txekor-saiheskia eta etxean egindako txistorra. Beste produktu batzuk: Gazta, eztia, fruta, esnea, olioa, kontserbak, etab.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:15 / 17:30-20:00. Larunbata: 9:00-14:00


INTZA ILE-APAINDEGIA
- Kale Nagusia 8
- 943 363641
- intza@hurbila.com
- 2000. urtean zabaldu zuen, Intza Altunak, bere izena daraman ile-apaindegi misto hau. Kalitatezko produktuak -Wella etxekoak- baliatuz, estilismoa eta estetika lantzen dituzte. Tratamendu pertsonalizatuak. Joera berriak ezagutu eta musika atseginaz gozatu nahi baduzu, hauxe da zure ile-apaindegia.
- Ordutegia (asteartetik ostiralera): 9:30-19:00. Larunbata: 8:30-12:30. Atseden-eguna: Astelehena

IRATZE NATUR DENDA
- Zubiaurrenea Kalea 10
- 943 361276
- www.iratze.es
- maite@iratze.es
- 1987an ireki zen Iratze Natur Denda. Jaki ekologikoak, sendagai naturalak eta kosmetika. Ogia, lekaleak, zerealak, marmeladak, esnea, zukuak, teak eta infusioak, sendabelarrak, eztia, jelea, xarabeak, kremak, xanpuak, baltsamoak, buztina, konpresa ekologikoak... Zeliakoentzako produktuak. Dietista (hamabostean behin) eta naturista (hilean behin) zerbitzua.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:30-13:00 / 17:00-20:00. Larunbata: 9:30-13:00

ITURRALDE FARMAZIA
- Borda Berri Kalea 1
- 943 363395
- www.iturraldebotika.com
- iturraldefarmazia@euskalnet.net
- P.S.E. zbkia. 108/12. 1973. urtean ireki zuten, Iturraldetarrek, Borda Berri Kaleko botika. Produktu homeopatikoak, dermofarmazia, maisu-formulak eta dosifikazio-sistema pertsonalizatua.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:30 / 16:30-20:00. Larunbata: 9:00-13:30

IVAN PEREZ ARGAZKILARIA
- BORDA BERRI KALEA 3 - 2 LOKALA
- 943 573 775 / 657 795 379
- http://www.ivanperez.es
- ivan@ivanperez.es


JUANTXO BURDINDEGIA
- Zubiaurrenea Kalea 8
- 943 370008
- xanxe@euskalnet.net
- Zazpi urte daramatza Zubiaurrenea Kaleko dendan duen salmahaiaren atzean, baina 15 urte baino gehiago eskaini dizkio, Juantxo San Sebastian, burdindegiko lanari. Salmentari baino gehiago, bezeroarekiko arretari eta zerbitzu ona eskaintzeari ematen dio, Juantxok, lehentasuna. “Saltoki honek duen balioa, nire profesionaltasunean datzaâ€, dio.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:00 / 16:30-19:30. Larunbata: 9:00-13:00

KAFFA KAFETEGIA - GOZOTEGIA
- Errekatxiki Kalea 2
- 943 243371
- djlarra@usurbil.com
- 2007an irekitako kafetegia. Kafea alean eta eho berria, te eta infusio aukera zabala, gin-co italiarra, Casa Eceizako opilak eta pastak, LekuOnako ogia, etab. Gomendioa: Ogi txigortua marmeladarekin. Txokolatea (kokoarekin, mendarekin, almendrarekin...) prestatzeko makina berezia dute. Errege-opila urte osoan zehar. Uda sasoian, terraza atsegina.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 7:00-14:00 / 15:30-20:00. Asteburu eta jaiegunetan: 8:00-14:00


KENTUENE JATETXEA
- Txokoalde auzoa 23
- 943 361127
- www.kentuene.com
- kentuene@kentuene.com
- Berezitasunak: Zentollo egosia eta txangurrua labean. Haragia (idi-txuletoia eta azpizuna) eta arraina (bisigua, erreboiloa, zapoa) parrillan. Garaiko jakiak: Txitxardinak, txipiroiak, hegaluzea, onddoak... Itsaski haztegia dute. Bi jangela (110 + 35 lagunentzako). Aparkalekua eta haur-parkea. Ospakizunetarako aproposa.
- Ordutegia: 13:30-15:30 / 20:30-22:45. Atseden-eguna: Igande gaua eta astelehena
.jpg)

LAUROK
- San Inazio Kalea 1
- 943 363448
- laurokeli@gmail.cojm
- 1975ean zabaldu zuten, Bordatarrek, Laurok liburu-denda. Prentsa, opariak eta gozokiak saltzen dituzte batik bat. Saltokiak, goizeko bostetan irekitzen ditu, egunero-egunero, bere ateak.
- Ordutegia (astelehenetik larunbatera): 5:00-13:00 / 16:00-20:00. Igandea: 5:00-14:00

LIZARDI LIBURU-DENDA
- Etxebeste Kalea 1
- 943 361115
- b.azaldegi@hotmail.com
- Hogei urte baino gehiago ditu Lizardi Liburu-dendak. Eskaintza: Liburuak, aldizkariak, musika, DVDak, eskolako materiala, testuliburuak, fotokopiak, plastifikatuak, fax zerbitzua... Gabonetako erosketetan, 'Kultura Bonua' erabiltzeko aukera.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:00-13:00 / 16:30-19:30. Larunbata: 9:30-13:00

LOLI LIZARRALDE ESTILISTA
- Zubiaurrenea Kalea 5
- 943 361971
- Loli Lizarraldek 10 urte daramatza Zubiaurrenea Kaleko ile-apaindegian. Gizon zein emakumeentzako zerbitzua eskaintzen du, eta L'Oréal etxeko produktuak -“merkatuan dauden produkturik onenakâ€- erabiltzen ditu. Bezeroarekiko gertutasuna. Oharra: Ez dute BEZa igo.
- Ordutegia (asteartetik ostegunera): 9:30-13:00 / 15:30-19:30. Ostirala: 9:30-19:30. Larunbata: 8:00-15:00. Atseden-eguna: Astelehena.

LURDA MERTZERIA
- Kale Nagusia 6
- 943 373587
- b_zubiria@yahoo.es
- 2010ean irekitako denda honetan, haur, emakume zein gizonentzako lentzeria (oinarrizkoa eta ausartagoa) , mertzeria-gaiak (gomak, zintak, hariak, orratzak, lanak, botoiak,...) eta etxeko osagarriak (izara, toallak, trapuak,...) saltzen dituzte. Horiez gain: Pijamak, txabusinak, galtzerdiak, bodiak etab. Bezeroarekiko arreta egokia. 'Merkalitatea' ziurtagiria eskuratu dute.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 10:00-13:00 / 16:30-20:00. Larunbata: 10:00-13:00


MARIJE ARROPA DENDA
- Etxebeste Kalea 3
- 943 361106
- marijearropadenda@gmail.com
- Marije eta Nerea Unanue ahizpek, adin guztietako gizon-emakumeentzako arropa dute Etxebeste Kaleko jantzi-dendan: Berokiak, jertseak, galtzak, alkandorak eta osagarriak (poltsak, fularrak, gerrikoak, lepokoak...). IKKS, FreeSoul, Lois edota I.Code bezalako etxe ezagunekin egiten dute lan.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 10:00-13:00 / 16:30-19:30. Larunbata: 10:00-13:00


MIKEL ARRANDEGIA
- San Inazio Kalea 1
- 943 366356
- Mikel Arrandegiak 25 urte baino gehiago daramatza usurbildarren mahaiak eta hozkailuak hornitzen. Pasaiatik ekartzen dute jeneroa, eta amuko legatza da gehien saltzen duten arraina. Garaian garaiko eta arrantzaren araberako itsas produktuak topatuko dituzue bertan. Ondo garbitu eta txukun-txukun ebaki eta xerratzen dituzte, gainera.
- Ordutegia (astelehenetik larunbatera): 9:00-13:00. Astearte eta ostiraletan, arratsaldez ere irekitzen dute: 17:30-20:00. Oharra: Ekainetik urrira, arratsaldeko ordutegia ostiraletara mugatzen da


NI ILE-APAINDEGIA
- Zubiaurrenea Kalea 4
- 943 361951
- Ines Caminok orain 8 urte ireki zuen ile-apaindegi misto hau. Ile-mozketetan zein kolorazioan azken joerak ezagutzen dituzte. Ilerako hidratazio eta berrindartze tratamenduak. Goldwell Elumen etxeko produktuak, argan olio homologatua (Moroccanoil), etab. Laser eta argi pultsatu bidezko depilazioa. Hamabostetik behin, osteopatia zerbitzua.
- Ordutegia (asteartetik ostiralera): 9:00-19:00. Larunbata: 8:00-13:00. Atseden-eguna: Astelehena

OPILGOXO
- Kale Nagusia 10
- 943374595
- irizarazpikoa@hotmail.com
- Okindegi-kafetegi honetan era guztietako ogiak (integralak, gatz dunak, gatzik gabeak,...), urtebetetzeetako tartak, erroskilak, magdalenak,... eta abar saltzen dira. Kafetegian bertako opilak dastatzeko aukera ere badago. Orain zeliakoentzako ogia eta pastelak ditugu!
- Ordutegia (astelehenetik larunbatera): 6:00-20:00. Igandea: 6:00-14:00.(arratsaldez itxita)


OTAR-GOXO
- Zubiaurrenea Kalea 2
- 943 365581
- otar-goxo@hotmail.com
- Aukera zabala eta kalitate gorena: Fruta eta barazkiak, harategiko produktuak (baserriko txahala, etxean egindako hanburgesak, saltxitxak, solomo adobatua, haragi-bolak...), urdaitegikoak (urdaiazpikoa, gazta, pateak...), etab. Elaboratzen dituzten produktu guztiak zeliakoek eta laktosarekiko intolerantzia duten pertsonek ere jan ditzakete.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 8:30-13:30 / 16:30-20:00. Larunbata: 8:30-13:30


PAUMA
- Kale Nagusia 10
- 943 019702
- www.paumamoda.com
- maidergoenaga@hotmail.com
- Pauma dendan, emakume gazteentzako arropa, poltsa,pitxiak, zapiak...egun berezi edo ta egunero ibiltzeko moduko arropa aurkituko duzu. 34 tik hasi eta 44 neurrirarte, bi astetik behin edo gauza berriak iristen dira eta dendatik pasatzeko aukera ez duenak online erosteko aukera ere badu. www.paumamoda.com facebook pauma
- Astelehenetik larunbatera 10:00-13:30 17:30-20:00 Astelehen goizak itxita

PAUSOKA
- Kale Nagusia 10
- 943 116541
- 2012ko irailean ireki zuen, Leire Serranok, Pausoka denda. 0 eta 10 urte arteko haurrentzako jantziak saltzen ditu, eta denboraldi bakoitzari dagozkion arropa eta osagarriak izaten ditu Kale Nagusiko erakusleiho eta apaletan. IKKS, Absorba, Jean Bourget, 3 Pommes...
- Ordutegia (asteartetik ostiralera): 10:00-13:00 / 16:30-19:30. Larunbata: 10:00-13:00. Astelehena: 16:30-19:30. Atseden-eguna: Astelehen goiza


PELLO ARRANDEGIA
- Puntapax Kalea 7
- 943 362164
- Pello Arrandegian garaian garaiko itsas produktuak topatuko dituzu, “egunekoak, freskoakâ€. 2000. urtean zabaldu zuten, Mirenek eta Pellok, Puntapax Kaleko saltokia, baina 16 urte egin dituzte, dagoeneko, Usurbilen arraina saltzen. Ondarroatik, Pasaiatik eta Donibane Lohizuneko portutik ekartzen dute jeneroa.
- Ordutegia (asteartetik larunbatera): 9:00-13:30. Ostiraletan, arratsaldez ere irekitzen dute: 17:00-19:30. Atseden-eguna: Astelehena: Lunes


SAIZAR
- Kalezar auzoa 39
- 943 373995
- www.sidrassaizar.com
- sidreria@sidrassaizar.com
- Sagardotegiko menua. Txotx denboraldian zabalik: Urtarriletik maiatzaren amaierara arte (Sagardo Egunarekin bat eginez). 300 lagunentzako tokia.
- Ordutegia: 13:00-16:00 / 20:30-23:00. Atseden-eguna: Igande gaua eta astelehena


TXALAKA FRUTA-DENDA
- Barrenkale 8
- 943 111977
- Bertako eta garaian garaiko frutak eta barazkiak. Beste produktu batzuk: Ogia, lekaleak, fruitu lehorrak, jaki ekologikoak, kontserbak, etab. Bezeroarekiko gertutasuna eta aurkezpen zaindua.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 8:30-13:30 / 17:00-20:00. Larunbata: 8:30-14:00


TXAPELDUN TABERNA
- Muna Lurra Kalea 2
- 943 118253
- Eguneko menua (10 euro), plater konbinatuak, ogitartekoak, hanburgesak, razioak, pintxoak... Bertsozaleen topaleku. Astelehen, asteazken eta ostegun iluntzeetan, “pintxo-poteaâ€: Kontsumizioa eskatuz gero, mokadutxoa opari. 30 lagunentzako tokia (barruan) eta terraza zabala. Haurrentzako parkea ondoan.
- Ordutegia: 9:00-00:00. Atseden-eguna: Astearte arratsaldea
.jpg)

TXIRIBOGA TABERNA


TXIRRISTRA TABERNA
- KONTSEJU ZARRA KALEA 13
- 943360466
- doltzabn@gmail.com


URTINEA
- Urtinea Baserria (San Esteban auzoa)
- 943 362255
- urtinea@urtinea.com
- Urtinea enpresak 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Garaiko landareak dituzte lorategi eta balkoietarako. Lore-sortak eta zentroak. Landare aukera zabala. Ekoizpen propioa.
- Ordutegia (astelehenetik larunbatera): 8:00-20:00. Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00. Egunero irekita.

USURBIL OPTIKA
- Zubiaurrenea Kalea 10
- 943 370269
- usurbiloptika@gmail.com
- Gizon, emakume zein haurrentzako betaurrekoetan aukera zabala. Betaurreko graduatuak, eguzkitako betaurrekoak, armazoiak, lentillak, audiofonoak, igerilekurako tapoiak, etab. Punta-puntako markak: Ray-Ban, Oakley, Dolce&Gabbana, Armani... Audiometria-proba egiteko kabina ere badute.
- Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 9:30-13:30 / 17:00-20:00. Larunbata: 10:00-13:30. Oharra: Aldez aurretik eskatuz gero, ordutegi horretatik kanpo ere ematen dira hitzorduak

XARMA
- BORDA BERRI KALEA 3
- 943368771
- alaznelizarralde@yahoo.es

